Marka onenak hautsiz, Jokin Lizeaga eta Maite Maiora irabazle Urnietako mendi lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 6a, 14:43

Igande goiz eguzkitsuan Urnietako mendi lasterketaren hirugarren edizioa burutu da, bostehun partaiderekin. Eta bertan orain arteko markak hautsiz Jokin Lizeaga eta Maite Maiora nagusitu dira. Gizonezkoetan lehia estua izan dute Euskal Selekzioko Aritz Egeak eta Jokin Lizeagak. Egeak estu hartu du etxekoa, baina Lizeagak erasoei eutsi eta azken bost kilometroetan aldea ateratzea lortu du. 

Nesken mailan Maite Maiora aurkaririk gabe lehiatu arren, marka onena ipinita helmugaratu da. Izan ere, azken orduan ondoezik sentitu da bere aurkari izan ziteken Leire Agirrezabala.

Bideoak:

Helmugaratzea eta adierazpenak: Lizeaga&Egea | Maiora

Partaide guztien irudiak Onddi mendian

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!