Kirol hitzorduaren harira, giro ederra sortzeko osagairik ez da faltako. Aste hauetan Adarra inguruan hainbat korrikalari izan da prestaketa lanetan. Bada, amaitu dira entrenamendu saioak eta igandean dena ematera irtengo dira seirehundik gora lagun. Hiru urteren buruan oihartzun handia lortu du Urnietako lasterketak. Donostialdea-Buruntzaldea eremuko korrikalari asko erakarri ditu, baina baita Euskal Herrikoak ere. Eta horien artean aurki daitezke kirol jarduera horretan onenak diren gizonezko eta emakumezkoak.
Aurkezpena
Asteazken eguerdian, lasterketaren hirugarren edizioaren aurkezpena egin zuten Urnietako udaletxean, hedabideen aurrean. Poza eta esker ona, biak nabamendu zituzten Mikel Pagola alkateak, David Rosco Sustapen saileko zinegotziak eta Almu Salas Aspanogiko kideak beren adierazpenetan. Poza, lasterketak urte gutxitan hartu duen oihartzunarekin. Eta esker ona korrikalarien eta bereziki proba gauzatu ahal izateko ehundik gora bolondresek adierazi duten prestutasunagatik. Alkateak adierazi bezala, ezinbestekoa da bolondresen lana: “Probaren aurretik, egunean bertan eta hurrengo egunetan ere, sortzen diren lan guztiak egin ahal izateko behar-beharrezkoa da bolondresen partaidetza. Xoxokako elkartekoek bereziki, baina baita herriko hainbat herritarrek ere laguntza handia ematen digute”.
Eguraldi ona iragarrita dago eta hori berez oso albiste ona da proba ikustera eta korrikalariak animatzera etorriko diren eskualdeko nahiz kanpoko bisitarientzat. Alkateak ondotxo daki horrek herrian izan dezakeen onura: “Kanpotik etor daitekeenari Urnieta erakusteko leiho bikaina da. Parajeak, ingurua..., ederrak dira eta haren ezagutzak islada izan dezake urte osoan zehar jaso ditzakegun bisitari kopuruaren gorakadan. Udalak Aspanogirekin batera apustua egiten jarraituko du, diru ekarpena egiten eta baliabideak eskainiz”.
Beste kontu bat izango da eguraldi on horrek zenbaterainoko kaltea eragiten duen korrikalarien jardunean. Bereziki, marka on baten bila doazen horiei begira. Goiza bero etorriz gero, zer hobea parajeez eta ikusleen animoz gozatzea baino. Igandekoak kirol ospakizun bilakatzeko osagai guztiak ditu.
Aspanogi
Minbizia duten haurren elkarte Aspanogik antolatu du lasterketa eta probaren irabaziak elkartearentzat bideratuko dira, urte osoko jarduera burutu ahal izateko.
IBILBIDE LUZEA
Irteera: 09:30, Xoxoka auzoa.
Helmuga: 11:20etatik aurrera.
Kopurua: 520 partaide.
Distantzia: 21,660 kilometro.
Urnietako partaideak:
Igor Aldasoro Intxausti
Xabier Almorza Almorza
Igor Amantegui Altuna
Maite Begiristain Izeta
Mikel Etxezarreta Jauregi
Mikel Elorza Lasarte
Unai Ezeiza Jauregi
Xuban Ezeiza Zapiain
Julen Gabirondo Izeta
Mikel Garaialde Orbegozo
Adrian Garcia Melero
Imanol Garzia Arozena
Leire González Iztueta
Ivan Haro Marcos
Xabier Irastorza Etxeberria
Periko Juanikorena Erro
Julen Larrarte Ugalde
Mikel Legarreta Astiasaran
Jokin Lizeaga Mitxelena
Jose Luis Lopez Augusto
Asier Martinez Alvarez
Unai Martinez Alvarez
Iñaki Narbarte Garmendia
Jon Morandeira Arca
Iñaki Peñagarikano Sarasola
Mikel San Sebastian
Uxune Tena Ugarte
Joseba Unanue Arruarte
Jon Urdangarin Letamendia
Jon Ander Villar Martin
Andoni Urbistondo Aranburu
Haritz Zubillaga Astiasaran
Andoaingo partaideak:
Ion Albisua Goikoetxea
Emaitz Albizu Eizagirre
Eneko Aldaz Molano
Iker Arana Esnal
Xabier De La Revilla Gomez
Javier Duque Hernandez
Aintzane Egües Muñagorri
Mikel Eguren Calonge
Elias Eguren Etxeberria
Iñaki Etxeberria Barriola
Sergio Garcia Caballero
Aitor Garcia Zalakain
Maikel Gomez Souto
Iker Iriondo Igerabide
Harkaitz Labega Tarrega
Arkaitz Lasa Esnaola
Jon Lopez De Munain
Iosu Mikelarena Ezkurra
Aritz Mujika
Iker Mujika Tejeria
Josu Mujika Tejeria
Iban Muñoz Gomez
Agustin Olano Zulaika
Urko Otaño Basurto
Antonio Pacheco Neves
Jaime Real Blanco
Alfredo Rodríguez Imaz
Jon Ugalde Elola
Arkaitz Urdapilleta Irazu
Bittor Uria Mujika
David Urtasun Etxeberria
Ion Zabaleta
Unai Zatarain Iruretagoyena