Mekanizatua:
-Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
-Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak, nahiz telefono edo Intenret bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu.
-Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.
Autolikidazio proposamena:
-Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
Internet bidezkoa:
-Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.
-Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.
-Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, adibidez), euskaraz egiteko eska dezakezu.