Urnietar gazteak ez du berehalakoan ahaztuko 2014a. Realaren lehen taldearekin fitxatu eta Munduko txapelketako finalera sailkatu da. Irabazteko pauso bakarrera dago. Bitxia izango da, Espainiak eta Japoniak Munduko txapelketa hasi bezala amaituko baitute: elkarren aurka jokatuz. Biak ere C taldean ziren, eta ligaskan Japoniak 2-0 gailendu zen. Errebantxarekin amesten arituko da Nahikari, golik sartu ez zuen partida bakarra hura izan baitzen. Zorte on Nahikari!
Espainiaren ibilbidea txapelketan
Ligaska
Espainia 0-2 Japonia
Zelanda Berria 0-3 Espainia
Nahikari (1)
Paraguay 1-7 Espainia
Nahikari (2)
Final laurdenak
Nigeria 0-3 Espainia
Nahikari (1)
Finalaurrekoa
Italia 0-2 Espainia
Nahikari (1)
Finala
Japonia - Espainia
Goleatzaileak
Azken partidaren faltan, Nahikarik txapelketako goleatzaile izateko aukerak ditu:
- Deyna Castellanos (Ven) 6
- Hina Sugita (Jap) 5
- Nahikari Garcia (Esp) 5