Abian da San Juan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 3a, 16:30

San Juan jaiak 2014 iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia egiten du Andoaingo Udaleko kultura batzordeak. Segidan, baldintzak:

1.- Gaia eta kartelaren testua: Sanjuanak 2014 / ANDOAIN, hau izango da kartel guztietan, ongi nabarmendurik, azalduko den testua.

2.- Partaidetza: Lehiaketan nahi duen orok parte har dezake, bakoitzak, gehienez, 3 obra aurkezteko aukera izango duelarik. Hori bai, obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez originalak izan beharko dute derrigor, eta jendaurrean aurkezteko modukoak.

3.- Tamaina: Kartelek 60 cm-ko altuera eta 42 cm-ko zabalera izango dute eta marrazkia neurri hauetan edo neurri hauen proportzioan aurkeztu beharko da.

4.- Kolorea eta teknika: aukerakoa. Ordenagailuz eginez gero, kartelaren euskarri informatikoa aurkeztu beharko da eta inprimatuko den tamainan, edo honi proportzionatua.

5.- Aurkezteko epea: 2014ko maiatzaren 9 arte.

6.- Aurkezteko lekua: Bastero Kulturgunean, 10:00etatik, 13:00era eta 16:30etatik 19:30etara.

7.- Identifikazioa: Kartelaren atzealdean egilearen adina eta lema jarriko dira. Lan bakoitzarekin batera kartazal itxi bat entregatuko da. Kartazalaren barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko dira eta kanpoaldean kartelaren lema eta egilearen adina.

8.- Informazio telefonoa: 943 303 540

9.- Mailak: Lehiaketak bi maila izango ditu: 17 urtetik gorakoena eta 12-16 urte artekoena.

10.- Sariak: Epaimahaiaren iritziz egokienak diren lanentzako,

1. maila 1. Saria 300€ / 2. Saria 180€

2. maila 1. Saria 130€ / 2. Saria 90€

Bi sariak pertsona berdinari ematen bazaizkio, epaimahaiak azken saria aukeratutako hurrengo kartelari emateko gaitasuna izango du. Epaimahaiaren iritziz, baldin eta aurkeztutako lanen artean saria jasotzeko adina kalitate duenik ez badago, lehiaketa huts deklara ahal izango du. Hala balitz, epaimahaiak kartela edozein artista edo inprentari zuzenean enkargatu ahal izango dio. Kartela ondo inprimatzeko teknika aldetik tonalitate aldaketaren bat edo beste beharko balu, aldaketak agindu ahal izango lituzke epaimahaiak, aldez aurretik egileari galdetuta eta bere adostasunarekin.

11.- Epaimahaia: 5 pertsonak osatuko dute. Bere erabakia apelaezina izango da. Sari banaketaren eguna eta ordua prentsaren bidez jakinaraziko dira.

12.- Erakusketa: Lehiaketara aurkeztutako kartelak Udalak jendeaurrean erakuts ahal izango ditu ekainean zehar. Espazio kontua dela eta, epaimahaia izango da zeintzuk jarriko diren erabakiko duena, beti ere kartelen kalitate artistikoa kontuan hartuta.

13.- Lanak noiz jaso: Saririk irabazi ez duten originalak aurkeztu ziren lekuan bertan jaso ahal izango dira 2014ko uztailaren 1ean 10:00etatik 13:00etara. Epe horretan jaso ez direnekin Udalak erabakiko du zer egin.

14.- Saritutako kartelak Andoaingo Udalaren jabetzapean geratuko dira eta, honek, erreprodukzioak nahi hainbat egin ahal izango ditu. Hauek egoki deritzon publizitate lanetan erabili ere erabili ahal izango ditu. Kasu horietan autoreek ez dute inolako murtzilorik egiteko eskubiderik, ez eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste dirukopururik jasotzeko ere.

15.- Udalak ez du bere gain hartzen lehiaketara aurkeztutako lanei gerta dakiekeen edonolako kalteren erantzunkizunik.

16.- Lehiaketan parte hartzeak oinarriok erabat onartzea dakar berekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!