8 apellidos vascos pelikularen banaketaren ardura duen Universal International Pictures banatzaileak, orain dela 3 aste, filmearen estreinaldiaren aurretik, apirilaren lehen astean programatzeko BERAIEN ONARPENA eman ziguten, eta halaxe egin genuen, hileko zineko karteleran eta Basteroko programazio liburuxkan ere iragarriz.
Astelehen honetan, martxoak 31, eta gure harridurarako, aste honetan filmea PROIEKTATZEKO BAIMENA KENTZEN DIGUTELA jakinarazten digute.
Behin eta berriz iritziz aldatzeko saiakera ugari egin ondoren EZ DUGU GURE HELBURUA LORTU.
Beraien hasierako argudioa Bastero “MULTICINES” batzuengandik oso gertu zegoela esatea izan zen. Beranduago, MARKETING GAI BAT ZELA ETA, proiektatzeko baimenak gutxinaka ematen dituztela, eta aste honetan beste zine “garrantzitsuago” bati eman ziotela. Herrietako zine aretoei inolako errespeturik ez diotela garbi uzten duen argudio horien aurrean, eta ikusirik beraiek emandako hitza ez dutela betetzen, beste zerbait jakinarazi bitartean FILMEAREN PROIEKZIOA ATZERATZERA BEHARTUAK GAUDE.
PELIKULAK LORTZEN ARI DEN ARRAKASTA LORTU EZ BALU, BERDINA GERTATUKO OTE LITZATEKE? ZALANTZA HORI GERATZEN ZAIGU
Eragozpen hori gertatu izana asko sentituz, eta berriro ere argi utziaz FILMEA EZ PROIEKTATZEAREN arduradun bakarra pelikularen banatzailea dela, sortutako arazo eta kalteengatik barkamena eskatzen dizuegu.
Zuen laguntza eta ulermena eskertua,
HIRUTEK"