Bus zerbitzua hizpide gaur Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 3a, 13:46

Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du, horretarako herritarren iritzia kontuan hartuz. 2013ko amaieran abiatu zuten parte hartzea prozesuari jarraipena eman nahi diote horrela.
Aldundiak dagoeneko autobus zerbitzu berrien aurreproiektua egin du, baina itxitzat eman aurretik herritarren benetako beharrei erantzun ote dioten jakin nahi du. Gauzak horrela, herritarrei aurreproiektua azaldu eta hari buruz duten iritzia jasoko dute. Beharrezko balitz aurreproiektua egokitzeko prest daudela iragarri dute.

Andoain, Bastero. 18:30:
Apirilak 3, osteguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!