Bisita gidatuak, Frankismoa Amasa-Villabonan erakusketak ateak itxi aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 2a, 16:28

Martxoaren 14an zabaldu eta 29ra arte, harrera beroa izan du Aritza kultur elkarteak eta Villabonako Udalak abian jarritako 'Frankismoa Amasa-Villabonan. Iraganarera hurbilpen bat etorkizuna eraikitzeko' erakusketak. Bisitari ugari gerturatu da Gureako erakusgelara eta jakin-min handia sumatuta, erakusketaren antolatzaileek bisita gidatuak eskaintzea erabaki zuten, ateak itxi aurretik. Atzo, apirilaren 1ean izan zen lehen saio gidatua. Gaur, bihar eta igandean izango dira hurrengo hitzorduak. Apirilaren 2an eta 3an, 18:30etan eta apirilaren 6an, 12:00etan. Aritza kultur elkarteko kideek gidatuko dituzte bisitak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!