Ostiral iluntzean, La zigarra y el grillo taldeak kontzertua eskainiko du Patxine tabernan, 20:00etan hasita. Larunbat eguerdian berriz, azken urteotako ohiturari jarraituz, kantujira egingo dute Asteasuko kaleetan barrena. Usarrabi abesbatzak antolatzen du kantujira eta parte hartzeko gogoz dagoen edonor gertura daiteke bertara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!