Gaur hasiko dira Loatzo musika eskolaren audizioak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko apirilaren 1a

Txelo, biolin eta kantu eskaintzekin emango diete hasiera aurtengo audizioei. Villabonako musika eskolan izango da gaurgo saioa, 19:00etan  hasita. Apirilaren 11 arte tresna ezberdinen audizioak eskainiko dituzte. Ikus egitaraua:

  • Txeloa, biolina eta kantua. Apirilak 1, asteartea. 19:00, Villabonako musika eskola.
  • Zeharkako flauta. apirilak 2, asteazkena. 18:30, Anoetako auditorioa.
  • Trikitixa. Apirilak 3, osteguna. 19:00, Alegiako kultur etxea.
  • Eskusoinua. Apirilak 3, osteguna. 19:00, Zizurkilgo Iriarte etxea.
  • Dultzaina. Apirilak 4, ostirala. 19:00, Anoetako auditorioa.
  • Pianoa. Apirilak 4, ostirala. 19:00, Ibarrako kultur etxea. 
  • Perkusioa. Apirilak 7, astelehena. 19:00, Irurako musika eskola.
  • Gitarra. Apirilak 8, asteartea. 19:00, Villabonako musika eskola.
  • Tronpeta, tronboia eta bonbardinoa. Apiriak 8, asteartea. 19:00, Ibarrako kultur etxea.
  • Txistua. Apirilak 10, osteguna. 19:00, Adunako udaletxea.
  • Saxofoia. Apirilak 10, osteguna. 19:00, Altzoko Lizarbe aretoa.
  • Pianoa. Apirilak 10, osteguna. 19:00, Irurako musika eskola.
  • Klarinetea eta biolina. Apirilak 11, ostirala. 19:00, Villabonako musika eskola.
  • Gitarra. Apirilak 11, ostirala. 19:00, Irurako musika eskola.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!