Igandean, martxoaren 30ean burutu zen Aizkardi mendi taldearen 46. Ibilaldi neurtua. Oso parte hartze zabala izan zen: 639 ibilaldi luzean eta 823 ibilaldi motzean. Antolatzaileak gustura geratu ziren erantzunarekin. Oso balorazio positiboa egin eta giroa ere lagun izan zutela azaldu dute. Arratsaldeko zozketan 75 opari banatu ziren parte hartzaileen artean. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete laguntza eskaini zuten herriko eta inguruetako merkatariei.