Aitortza instituzionala, 36ko Gerran fusilatutako hiru billabonatar errepublikarrei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 31a, 13:19

Joan zen larunbat eguerdian aitortza instituzionala eskaini zitzaien 1936ko urriaren 1ean Francoren gudarosteak Tolosan fusilatutako Jose Antonio Garmendia, Jose Agustin Garmendia eta Kruz Iribarren billabonatar errepublikarrei eta haien senideei. Villabonako udaletxeko ekitaldian Udal gobernua osatzen duten ordezkari guztiak bildu ziren (EH Bildu, EAJ-PNV eta PSOE). Era berean, bertan ziren Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia, Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendaria edota ikerketa burutu duten Aranzadi elkarteko kideak. Baita, noski, Aritza kultur elkarteko kideak edota fusilatutako herritarren senitartekoak ere. Ekitaldi hunkigarria izan zen udaletxekoa, zeinetan aitortzaz gain, gerran galdutako senideen gorpuzkinak jaso baitzituzten senideek. Udaleko ekitaldiaren ondoren, Amasako hilerrian eman zien lur aipatu gorpuzkinei, egiaren bila lanean jarraitzeko konpromisoa aldarrikatuz. Txalapartaren nahiz adarraren doinuak aireratu ziren Amasan eta ohorezko agurra ere dantzatu zitzaien, lore eskaintzaren aurretik.

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!