XX. mende hasieran Zizurkilgo Elbarrena auzoan eraikitako Teodosio Enea etxea eraitsi zuten joan zen larunbat goizean. Historia luzeko etxea zen Zizurkilen, baina orain, plaza eraberritzeko lanek espazio zabalagoa eskatzen zuten ea eraikin zaharra botatzea erabaki zen. Herritar ugari gerturatu zen larunbat eguerdian Joxe Arregi plaza ingurura, Teodosio Enea etxeari agur esan eta haren azken irudiak jasotzera.