Joan zen ostiral arratsean, eskualdeko herritar askok bat egin zuten Gure esku dago ekimenak egindako deiarekin. Zubimusu eta oinezkoen zubiak batuz, giza-kate jendetsua osatu zen, giro ederrean. Zizurkildar eta billabonatarrek ere ekainaren 8ko deiari begira gogotsu daudela erakutsi zuten.