Gazte jaiak antolatzeko koordinazio bilera astearte honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 31a, 10:44

"2014ko Gazte festak antolatzeko, bertan parte hartzen duzuen herriko elkarte eta eragile guztiak, koordinazio bilera batera deitu nahi zaituztegu. Koordinazio bilera hori, apirilaren 1ean, asteartean, 19:00etan Lekaion egingo dugu. Bertan, maiatzaren 23, 24 eta 25ean egingo diren Gazte festen egitaraua aztertu eta herriko elkarte ezberdinen eta Udalaren ekintza edo jardueren arteko koordinazioa egiten saiatuko gara".

Postontzia
Udala, Sustapen saila:

Koordinazio hau egokien egin ahal izateko, elkarte edota eragile bakoitzak festetan antolatu nahi dituzuen jarduerak eta hauek burutzeko, beharrezko dituzuen Udal material eta baliabideak lehenbailehen jakin behar ditugu. Horregatik, martxoaren 25a baino lehen, mezu honekin batera bidaltzen dizuegun fitxa beteta igortzea eskatzen dizuegu honako helbide elektronikora: iapaolaza@urnieta.org edota Lekaio kultur etxera ekartzea. Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-18:00 (ostegun arratsaldeetan itxita). Fitxan bertan, elkarteek egingo dituzuen jarduera bakoitzaren ezaugarriak zehaztu beharko dituzue (eguna, ordua, lekua,…) eta jarduera horiek bete ahal izateko beharrezkoak dituzuen Udal-baliabideak ere bai (musika ekipoa, hesiak, mahaiak…). Fitxa honekin, Sanmieletan egin zen bezala, jaien egitarauan egon daitezkeen kointzidentziak argitu nahi ditugu. Fitxa tekniko honetan esparru berri bat gehitu dugu, eguraldi txarrarekin ekitaldia non egin nahiko zenuketen jakiteko; garrantzitsua da guztioi informazio hori jartzea (eguraldi txarrarekin ekitaldia burutuko ez litzatekeen kasuetan, jar ezazue bertan behera utziko litzatekeela). Azkenik, jakin ezazue, behin fitxa tekniko hau aurkeztuz gero, ez duzuela beste eskaerarik aurkeztu behar udaletxean.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Sustapen arloarekin, antolatzera zoazten ekitaldi motaren arabera dagokizuen harremanetarako pertsonarekin (astelehenetik ostiralera goizez):
Kirol ekitaldiak:
Xabier Madina
943 008 033
xamad@urnieta.org
Gainontzekoak:
Iker Apaolaza
943008033
iapaolaza@urnieta.org
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!