Gaur, martxoak 28, arratsaldeko 18:30etan, giza-katea egingo da Zizurkil eta Villabona artean Gure esku dago ekimenak antolatuta. “Zubimusu eta oinezko zubiak elkartzeko gai izango al gara? Eta itzulia emateko?”, galdera egin dute antolatzaileek. “Erabakitzeko eskubideak bertan behar zaitu! Baietz bi zubi”, apustu egin dute deitzaileek. Ekainaren 8ko giza-kateari begira motorrak berotzen ari dira.