Tradition 2.1 emanaldirako lau sarreren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 28a, 11:12

Dakizuenez, Oinkari dantza taldea emanaldi berezia prestatzen ari da Korrontzi folk taldearekin batera, musikari bizkaitarren Tradition 2.1 disko berriaren aurkezpenerako. Apirilaren 12an, larunbatarekin, eskainiko dute saio hori Villabonako Olaederra kiroldegian 22:30etan. Gonbidatu bereziak izango dira bertan: Alex Sardui, Eresargi abesbatza, Garikoitz Mendizabal, Ibon Koteron, Jesus Cifuentes, Mikel Urdangarin eta Xabier Berasaluze ‘Leturia’, besteak beste.

Oinkari dantza taldeak lau sarrera zozketatuko ditu Aiurriko irakurleen artean. Irakurle, emanaldiaz doan gozatu nahi baduzu, bidal ezazu email-a arozena@aiurri.com korreo elektronikora. Mezu guztien artean zozketa egin eta apirilaren 4ko Aiurri hamaboskarian nahiz webgune eta sare sozialetan argitaratuko dira irabazleen izenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!