Aizkardiren 46. Ibilaldi neurtuan ia 1300 lagunek eman dute izena dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 27a, 11:35

Datorren igandean, martxoaren 30ean izango da Aizkadi mendi taldearen 46. Mendi ibilaldi neurtua. Dagoeneko ia 1300 lagunek eman dute izena ibilaldli luze  edo laburrean. zerrenda hori oraindik ere luza daiteke, izan ere,gandean bertan,ibilaldiaren aurretik ere izango da izena emateko aukera.

Ibilaldiak eta izena emateko aukerak, segidan:

1.- Ibilbide luzea: Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien baitan. 43 kilometro. 2400 metroko desnibela. Irteera ordua: 07:00etan.

2.- Ibilaldi motza: 24 kilometro. 1200 metroko desnibela. Irteera ordua: 08:00etan

Izena emateko hiru aukera daude:
1.- www.aizkardi.com gunearen bidez.
2.- 649 717 182 telefono zenbakira deituz (astelehenetik ostiralera, 20:00-22:00).
3.- Ibilaldiaren egunean bertan.
Izen ematea doakoa da eta antolatzaileek aurrez izena ematea gomendatzen dute, lanak errazago egin ahal izateko. Epea: Martxoak 28, ostirala.
Informazio zabalagoa: www.aizkardi.com gunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!