Udaleko kideek jakinarazi dutenez, Gureako erakusgelan martxoaren 14an zabaldu zen ‘Frankismoa Amasa-Villabonan’ erakusketa, hasiera batean martxoaren 29an ixtekoa bazen ere, astebetez luzatuko da, bisita gidatuei txanda utziz.
Honela, nahi duen orok erakusketa azalpenekin ikusteko aukera izango du, jarraian azaldutako ordu eta egunetan: Apirilak 1, 2 eta 4 (astearte, asteazken eta ostirala) 18:30etan hasita. Apirilak 6 (igandea) 12:00etan hasita.