Nahikari Garcia Espainiarekin 17 urte azpiko Munduko txapelketako final laurdenak jokatzeko sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Nahikari Garcia urnietarra bidea egiten ari da Costa Rican jokatzen ari den 17 urte azpiko Munduko txapelketan. Atzoko partidan Paraguay 1-7 garaitu zuten, eta Nahikarik bi gol sartu zituen. Dagoenekohiru gol sartu ditu hiru partidatan.

Final laurdenak ostegun honetan jokatuko dute, Liberia hirian Nigeriaren aurka iluntzeko 20:00tan hasita.

Bideoa: Azken partidako jokaldi onenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!