Iaz Gipuzkoako autobus zerbitzua hobetzeko prozesua jarri zen martxan eta 56 herritan herritarren iritzia jaso ostean, teknikariek aurreproiektuak egin dituzte. Orain Gipuzkoako Foru Aldundiak berriro herritarren iritzia jaso nahi du, proposatutako zerbitzu berria herritarren beharretara egokituko den jakiteko. Aurreproiektuak ezagutaraztea eta horien inguruan jendeak duen iritzia jakitea da martxoan eta apirilean egingo diren bileren helburua. Beterri-Aiztondo eskualdean, bi bilera deitu dituzte: Martxoaren 27an, ostegunean, 19:00etan Amasa-Villabonako Subijana etxean bata. Apirilaren 3an, ostegunean, 18:30etan Andoaingo Basteron bigarrena. Urnietan ere egingo dute bilerarik: Martxoaren 26an, asteazkena, 18:30etan lekaiio Kultur Etxean, hain zuzen.