Zizurkil edo Andoainen aurka arituko da Berastegiko taldea Harituzen Herriarteko bertso txapelketaren finalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 24a, 14:40

Larunbatean erabaki zen Harituz Herriarteko I. bertsolari txapelketako lehen talde finalista. Amasarrekin lehian, Berastegiko taldeak lortu zuen aurrera egitea. Ondorioz, apirilaren 10eko finalean izango dira. Datorren ostiralean jakingo da, Zizurkil edo Andoain izango duten aurkari berastegiarrek. Segidan asteburuko lehiaren kronika, Harituz-eko kideek igorria:

Urepele gaztetxea bete zuen Amasa eta Berastegiren arteko lehiak eta entzuleek saio bizia izan zuten sari. Trikiti doinuekin eman zioten hasiera bi taldeek, agurrarekin giroa berotuz. Ez ziren epelago joan, ordea, ariketak. Bat azpimarratzekotan, puntutan egindako ofizioa. Saio bikaina egin zuten bi ordezkariek, ligatu ostean kotxean ezin kabitu zebilen bikotearen aitzakian. Gainerako saioetan ere umorea nagusitu zen.

Azkenik, epaileen bozkek berastegiarrak eman zituzten garaile eta horrenbestez, apirilaren 10eko finalean izango dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!