Gure esku dago kanpainaren alde mahaiak ipiniko dituzte eskualdean gaur eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 23a, 10:25

Igande honetan Urnietako Zubitxo plazan postua ipiniko dute 12:00etatik 14:00etara, giza-katerako izena emateko edota kamisetak erosteko. Aukera horiek, bestalde, astean zehar toki finkoetan eskura daude Urnietako hainbat tokietan: Amailur, Kantoi, Xauxar tabernetan eta Trazos ileapaindegian.

ANDOAIN
Igande honetan, martxoak 23, mahaia ipiniko dute Basteron kanpoaldean eguerdiko 12:00etan hasita.

ASTEASU
Aurkezpen festa 11:30etik aurrera. Kalejira, herri kirolak, giza kate herrikoia,...


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!