Martxoak 24, astelehena., “Gu, jatorri anitz, herri bat” dokumentala, 19:30ean. Atxulondo kultur etxean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Juanba Berasategi zuzendari pasaitarrak aniztasunari buruz egindako dokumentala da.Dokumentalean mota guztietako iritziak daude, aniztasunarekin nolabaiteko lotura duten pertsona asko agertzen dira. Dokumentalak galdera egiten du, eta Gipuzkoako jendarteari dagokio eztabaidatzea eta erantzuna bilatzea.
Martxoak 25, asteartea. “Tolosaldeko baliabideak ezagutu itzazu” hitzaldia, 10:00etan, Atxulondo kultur etxean.
Martxoak 31, astelehena. “Atzerritartasun legeari buruzko informazio orokorra”, 18:00etan, Atxulondo kultur etxean.
Atzerritartasun legeari buruzko informazio zehatza modu argian eta zehatzean jasotzeko, eta izan daitezkeen zalantzak argitzeko hitzaldia.