San Juan jaietarako batukada feminista martxan jarri nahi dute Andoainen. Izena emateko epea zabalik dago udaletxeko Ataria zerbitzuan, martxoaren 27ra bitarte. Musikaz eta dantzaz gozatzeko tailerra izango da, Ainara Sarasketak eta Arantza Vicedok eskainiko dutena. Matrikula 5 eurokoa izango da. Entseguak, bestalde, martxoaren 28an hasiko dira.
Berdintasun plana iragartzeko Udalaren bideoa