Aiurri hamaboskariaren azken zenbakia, buzoira bidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 20a, 13:48

Aiurri aldizkariaren 425 zenbakia harpidedunen buzoietara bidean da dagoeneko. Astebururako banatuko da irakurle guztien etxeetara. 'Geltokian, bizi puskak, joan etorrian' izenburupean, Aukeran dantza konpainiaren Geltokia emanaldi berriko argazkia biltzen du azalak, Kali G.-k ateratakoa. Aldizkariaren baitan, besteak beste, Aukeran dantza konpainiako bost dantzari amasar eta billabonatarrei egin zaie elkarrizketa. Zizurkilgo Teodosio Enea etxeko azken biztanleek ere hartu dute hitza, 100 urte pasatxoko etxea eraitsi aurretik. Kamerundik Aiztondora esker onez etorritako Njiengwe sendagileak, Andoaingo Jon Barrondo zesta-puntalari ohiak edota itzaletik taula gainera musika lirikoa ekarriko duten Ana Iparragirre piano-jotzaileak eta Nerea Barriola sopranoak ere euren tartea izango dute.

Segidan, gai zerenda oso-osorik:

HAMABOSTEAN BEHIN

-Non zer / Staffa / Iritzia: Marijuli Azkue

-Aiurri.com webgunearen jarraipena

-Zorion agurrak / Demografia: Jaiotzak eta heriotzak

ELKARRIZKETA

-Geltokian, bizi puskak, joan-etorrian

ERREPORTAJEA

Teodosio Enea etxeko azken biztanleak, etxearen historia gogoan

ASTEASU

-Kamerundik Aiztondora, esker-onez

-Gure esku ekimena martxan

ANDOAIN

-Jon Barrondo zesta-puntalariari elkarrizketa

ADUNA

-Aurrekontuak, premia berriei begira

ZIZURKIL

-Zunba ikastaroa, kirola eta dantza uztartuz

-Kontzientzia eta elkartasuna abiapuntu

AMASA-VILLABONA

-Musika lirikoa, itzalpetik taula gainera        

LARRAUL

-Giro ederra Larraulgo mendi lasterketan

Magazina

-Atzera begira: Hemerotekara begiratua, duela 5, 10 eta 15 urte

HITZORDUAK

-Eskualdeko agenda, herriz herri

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!