Aiztondoko VII. Gutun lehiaketa abian. Gaia: Erbestera noa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 20a, 12:30

Gutuna literatura generoa da berez. Sentimenduak komunikatzea sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko kultur dinamizazio arloak Aiztondoko VII. Gutun lehiaketa antolatu du. Honako oinarri hauen arabera arautuko da deialdia:

1.- Hala nahi duten pertsonek har dezakete parte, ondorengo kategoriatan:

-A maila: 6-8 urte.

-B maila: 9-11 urte.

-D maila: 12-16 urte.

-E maila: 17 urtetik gora.

2.- Gaia: Erbestera noa.

3.- Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Gutunak bi orri hartuko ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita. Epaimahaiak estiloa, garapena, aurkezpena eta originaltasuna hartuko ditu kontuan eta, eskuz idatzitako lanak badira, baita kaligrafia ere.

4.- Lan guztiek jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

5.- Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal itxi batean sartu (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea). Ondoren kartazal txikian izen-ordeko bat jarri eta gutuna kartazal handiago batean sartuta bidali behar da. Posta elktronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da “izen-ordekoa” izenarekin eta egilearen datuak “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

6.- Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira: “Aiztondo VII. Gutun lehiaketa” jarrita.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan:

Muñoa kalea, 36 behea.

20159 Zizurkil.

aiztondokogutunak@gmail.com

Telefonoa: 943693930.

Bidaltzen diren lanak bidean hondatu edo galtzen badira, antolatzaileak ez du erantzukizunik izango. Lanak jasotzeko azken eguna apirilaren 30a izango da.

7.- Maila bakoitzerako sariak ondorengoak izango dira:

A maila // 1 saria: Diploma eta oparia / 2 saria: Diploma eta oparia.

B maila // 1 saria: Diploma eta oparia / 2 saria: Diploma eta oparia.

D maila //  saria: Diploma eta 150 euro / 2 saria: Diploma eta 50 euro.

C maila //  saria: Diploma eta 250 euro / 2 saria: Diploma eta 150 euro.

*Aduna, Alkiza eta Larraulgo idazlerik onenarentzat, bi pertsonentzako afari ederra.

**Egileek ezingo dute sari bat baino gehaigo eskuratu. Sariak banatu gabe gera daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

8.- Epaimahaiaren erabakia nahitaez onartu beharrekoa da eta bere iritzia izango da nagusi.

9.- Sariak 2014ko ekainaren 13an emango dira, arratsaldeko 18:00etan Adunako kultur aretoan. Ekitaldi horretan saritutako lanak irakurriko dira.

10.- Saritutako lanak Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearen esku gelditu eta kultur ondarera bilduko dira, eta, egoki iritziz gero, honek argitaratu ahal izango ditu, baina ez du horregatik jabego-eskubiderik izango.

11.- Saritu gabeko lanak ekainaren 20tik 27ra jaso ahal izango dira.

12.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak bere osotasunean onartzen direla esan nahi du.

Antolatzailea: Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea:: Aduna, Larraul eta Alkizako Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!