Adunako udaletxearen atarian, irteeran jakinaraziko dira gaiak eta Larraul, Alkiza, Aduna eta Zizurkilgo mugetan barrena ibili beharko dute parte hartzaileek. Gai bakoitzeko argazki bakarra aurkeztu beharko da; bost argazki, guztira. Baita kontrol unean eginiko argazkia ere. Aiztondo.argazkilehiaketa@hotmail.com helbidera edota pendrive nahiz CD bidez aurkez daitezke Mankomunitateko bulegoetan, apirilaren 7ko goizeko 10:00ak baino lehen.
Argazkilari profesionalek osatuko dute epaimahaia eta argazkien aukeraketa publikoki jakinaraziko da.
Sariak
1.- 250 euro eta trofeoa.
2.- 200 euro eta trofeoa.
3.- 100 euro eta trofeoa.
4.- 75 euroko lau akzesit eta trofeoa.
Aiztondo saria: Afari der bat.
Aukerartutako argazkiekin erakusketa egingo da. Saritutako argazkiak Aiztondo Mankomunitatearen esku geratuko dira.