Literatur solasaldia datorren asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 19a, 15:38

Datorren asteartean, martxoaren 25ean, literatura solasaldia izango da Udal liburutegian, 19:00etan hasita. Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak liburua izango da hizpide. Izena emateko hiru aukera:  Udal Liburutegian bertan, 943300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.org helbide elektronikora idatziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!