Minbiziaren aurkako elkarteak topaketa mediku gastronomikoa antolatu du bihar arratsaldean Irrintzi elkartean, 18:30etan hasita. “Koloneko minbizia abisatu gabe etortzen da. Hustekabean harrapatzea edo ez zure esku dago” gaia izango da topaketaren abiapuntua. Sarrera doakoa eta irekia da, aforoa bete arte.