Hondakinak uzteko prestatutako etxoletako bi erre dituzte azken asteotan Adunan. Gertaera horrek, buruhausteak ekarri dizkie etxola horien erabiltzaile zirenei eta erabakiak hartzeko premian jarri du Udala. Herri bilera deitu dute Udaleko kideek astelehenerako, egoeraren berri eman eta erabakiak adosteko. Astelehenean, martxoaren 24an, egingo da batzarra, 19:30etan hasita, Kultur aretoan. Bitartean, erretako etxolen erabiltzaileek herrigunera gerturatu beharko dute euren hondakinak uztera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!