Jesusen Bihotza ikastolako kideek jakinarazi dutenez, aurten ere Enjoy English ekimena antolatuko dute haur eta gaztetxoei begira, “aurreko ikasturtetako arrakasta ikusirik, aurten ere Enjoy English ingelesezko udalekuak antolatu ditugu ekainaren 25etik uztailaren 22ra arte, 5 urtetik LH 6.maila arteko ikasleentzat. Ikastolen Elkarteak hautatuko ingeles jatorriko begiraleak izango ditugu gurekin eta ingelera modu ludiko eta dibertigarrian ikasiko dute haurrek”.
Izen-ematea: Apirilaren 11 baino lehen, idazkaritzan.
Bilera irekia: Udalekuen nondik norakoak hobeto ezagutzeko bilera burutuko da martxoaren 25ean, arratsaldeko 17:15etan Txemingo liburutegian.