Santioak antolatzeko jai batzordearen bilera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 18a, 15:12

Bihar asteazkena, martxoaren 19a, Villabonako Udaleko kultura sailak Santio festak antolatzeko bilera egingo du arratsaldeko 19:30etan hasita, Udaleko balio anitzeko gelan. Ondorengo gaiak aztertuko dira:

-2014ko egitarauaren lehen zirriborroa.

-Kontzertuetako taldeak zehaztea.

-Elkarteen ohiko ekintzak zehaztea.

-Bestelakoak.

Udaleko kideek bilerara gerturatzeko deia luzatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!