Formazio jardunaldiak Pello Mari Otaño ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 18a, 15:04

Pello Mari Otaño eskolako kideek formazio jardunaldiak antolatu dituzte, hezkuntza komunitatea osatzen duten guztiei zuzenduta: senide, irakasle, ikasle nahiz gerturatu nahi duen orori.

Hiru ekitaldi prestatu dituzte:

-Martxoak 20, osteguna: ‘Zer ikasi krisitik?’ hitzaldia, Mari Jose Arangurenen eskutik. Mediatekan, 16:45etan.

-Maiatzak 8, osteguna: ‘El diario de Ana Frank’ liburuaren inguruko tertulia. Mediatekan, 16:45etan.

-Maiatzak 28, asteazkena: Pello Mari Otaño eskolako ikas komunitatearen 10. urteurrena ospatzeko, Lip Dub-aren aurkezpena. Mediatekan, 16:45etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!