213 familiek hartu dute parte bozketan eta honela banatu dira euren bozkak:
-157 bozka gurasoak kooperatibako bazkide erabiltzaileak izatearen alde.
-46 bozka ezezkoarekin.
-10 bozka txuri.
Azaldu dutenez, iada 114 gurasok, Zubimusu ikastola kooperatiba elkartean izena eman dute bazkide erabiltzaile moduan. “Gogoratu Zubimusu ikastola kooperatiba elkartean izena eman nahi duzuen guraso guztiak aukera izango duzuela Zizurkil eta Txermingo ikastolan aste honetan zehar. Zatoz gurekin proiektu honetan!”.