Musikarien elkartruke alaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 17a, 14:51

Loatzo musika eskolak eta Kataluniako Villafrancako Penedeskoak elkartrukea egin zuten joan zen astean. Iaz Loatzoko musikariak joan ziren bertara eta haien txanda izan da oraingoan. Ostegunetik igandera bitarte egon ziren Loatzo musika eskolako kideen etxeetan eta eskualdean zehar hamaika ekintza burutu zituzten. Joan zen larunbatekoa izan zen nagusiena. Villabonako kaleak goizean goizetik musika tresna ezberdinekin osatutako taldetxoen kalejirekin alaitu zituzten. Buruhandi eta erraldoiak ere kalez kale ibili ziren, haur eta helduen gozamenerako. Kataluniako musikariek harrera instituzionala jaso zuten Villabonako udaletxean, Udal ordezkarien eskutik. Egun osoa iraun zuen jaiak. Maiatzean zehar Loatzo musika eskolako kideek Kataluniako lurretara itzultzeko aukera izango dute.

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!