Martxoaren 19an, asteazkenean, 18:00etan, sexualitate tailerrak izango dira Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean, 16-20 urte bitarteko neskei zuzenduta. "Hamaika zalantza izango dituzu sexuaren inguruan, ezta? Zure adineko gazteekin batera modu argian lasai hitz egiteko, zatoz Medeakek eskainiko duen tailerrera!", mezua zabalduz, animatu nahi dituzte Zizurkilgo Udaleko kideek gazteak tailerrean parte hartzera. Izena emateko, deitu edo azaldu Udal bulegoetara. Telefono-zenbakia: 943692495. Tailerrak erabat doan izango dira.