Gure esku dago ekimena, aurkezpena Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 16a, 11:08

Gure esku dago ekimena martxan jarri da Andoain herrian, hainbat herritar eta kultur eragileren parte hartzearekin. Basteron ipini zuten hitzordua eta argazkian ikusten denez ehundik gora herritarrek parte hartu zuten. Manifestua iraurtzeaz gain, Basteroko helduen abesbatzako eta Alberto Agirre abesbatzako zenbait kidek Laboaren "txoriak txori" kantatu zuten, eta Ion Beloki eta Aritz Eskuderok hiruna bertso kantatu zituzten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!