Gaur zabalduko da Frankismoa Amasa-Villabonan erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 14a, 12:03

Gaur iluntzeko 19:00etan 'Frankismoa Amasa-Villabonan. Iraganera hurbilpen bat, etorkizuna eraikitzeko' erakusketa zabalduko da Gureako erakusgelan. Frankismoaren ondorioz sufritu zuten herritarrei aitortza instituzionala egingo zaie bertan. Aritza kultur elkarteko nahiz Villabonako Udaleko ordezkariekin batera, Martin Garitano Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendariak hartuko dute hitza. Bertan izango da Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea ere, billabonatarra eta bi legealditan Villabonako alkate izan zena.

Aurkezpenaren bideoa / Erreportajea

Erakusketa martxoaren 29ra arte egongo da zabalik:

-Astelehenetik ostiralera 17:00-20:00.

-Larunbatetan: 11:00-13:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!