Oinkari dantza taldea emanaldi berezia prestatzen ari da, Korrontzi folk taldearekin batera, musikari bizkaitarren Tradition 2.1 disko berriaren aurkezpenerako. Apirilaren 12an, larunbatarekin, emanaldia eskainiko dute Villabonako Olaederra kiroldegian 22:30etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko www.kutxasarrerak.com edota Amasa kafetegian, 10 eurotan. Gonbidatu bereziak izango dira emanaldian zehar: Alex Sardui, eresargi abesbatza, Garikoitz Mendizabal, Ibon Koteron, Jesus Cifuentes, Mikel Urdangarin eta Xabier Berasaluze ‘Leturia’. Villabonako Udalak antolatutako ekimena izango da.