Joan zen asteburuan ekin zitzaien Harituz herriarteko bertsolari txapelketako final-aurrekoei. Alegia eta Zizurkilgo taldeak parez pare aritu ziren ostiralean Alegian eta Tolosa eta Andoaingo taldeak, berriz, Tolosan, larunbatean. Bi kanporaketetan Beterri-Aiztondo eskualdeko taldeek lortu zuten aurrera egiteko txartela eta, ondorioz, Zizurkil eta Andoain taldeak final-erdietan izango dira.
Datorren ostiralean, Anoetan izango da txapelketako hurrengo hitzordua eta larunbatean, martxoak 15, Villabonako Gaztetxean Aiztondo eta Amasa taldeen arteko 'derbi'a jokatuko da.