Ekintza ikusgarria izango da, aurretik ez baita inoiz halako ezer egin Zizurkilen, are gutxiago herritarrek beraiek margotzen parte hartuz. Ahalik eta jende gehien elkartzea da helburua, adin guztietakoak, eta denen irudimenaren bidez, mural eder bat osatzea. Toki paregabean geratuko da, gainera, herriaren erdi-erdian, paso handiko tokian, edonork ikusteko moduan.
Udalak herritar guztiei egin die ekintza horretan parte hartzeko deia, baina bereziki gazteei. Aurrerantzean seguruago ibili ahal izateko, denok eskuetan brotxak hartuz, kolorez jantziko dituzte gaur egun puntu beltz direnak.