Han eta hemen geroz eta nabarmenago egiten ari da “Gure esku dago” mugimendua, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzera datorrena. Helburu nagusi bat dago herri ekimen horren atzean, datorren ekainaren 8an Durango-Iruñea elkar lotuz giza-kate erraldoia egitea.
Milaka pertsona beharko dira egun horretarako. Dagoeneko herri bakoitzeko zenbat pertsona eta zein herritan egon behar duten zehaztuta dago.