Frankismoa Amasa-Villabonan erakusketaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko martxoaren 10a

Gaur eguerdian, Esti Amenabarro Aritza kultur elkarteko kideak, Galder Azkue alkateak eta Nora Urbizu kultur zinegotziak datorren ostiralean (martxoak 14), Gureako erakusgelan 19:00etan aurkeztuko den 'Frankismoa Amasa-Villabonan. Iraganera hurbilpen bat, etorkizuna eraikitzeko' erakusketa aurkeztu dute komunikabideen aurrean. 26 panelez osatutako erakusketan, Frankismoak Amasa-Villabonan eta bereziki gerra galdu zuten herritarrengan nola eragin zuen erakutsiko da. Esti Amenabarro, lanaren egileetako batek adierazi duenez, galtzaileen historia jaso dute. Orain arte isilpean gordeta egon dena:

Bideoa | Erreportajea

Erakusketa martxoak 14-29. Gurea, erakusgela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:00-20:00 / Larunbatetan 11:00-13:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!