Santxo-Urruzola, Ohorezko mailako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 10a, 13:58

Julen Urruzola pilotari asteasuarrak garaipena lortu zuen larunbatean, Xabier Santxorekin bikotea osatuta. Honenbestez, Ohorezko Mailako Euskal Herriko txapeldunak dira biak. Azkoitian jokatu zuten finaleko partida Altuna eta Elustondoren aurka, eta 22-16 irabaztea lortu zuten. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!