Telco´m taldeko txirrindularia izan zen lehena Adunako helmuga puntuan. Alkizako igoeran ihes egitea lortu zuen eta lortutako errenta nahikoa izan zen lehendabiziko postuan helmugaratzeko. Atzoko garaipenari esker, Espainiako kopako lehen postuan da Ibarguren.
Eguraldi eguzkitsua izan zuten txirrindulariek atzokoan, baina hegoaldeko haize gogorraren aurkako borrokan aritu behar izan zuten. Eskualdeko errepide bazterretan, zaletu asko bildu zen txirrindularien lana txalotzeko.