Musikari gazteen arteko elkartrukea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 10a, 11:11

Ostegunetik igandera (martxoak 13-16) Loatzo musika eskola Kataluniako Vilafranca del Penedés-ko musika eskolarekin elkartrukea egitera doa. Elkartrukeak bi atal izango ditu. Kataluniarrak honuntza etorriko dira lehenengo eta maiatzaren 8tik 11ra Loatzoko musikari gazteak bertara joango dira.

Duela urtebete abian jarritako ekimena da elkartrukearena, ikasleei esperientzia aberasgarria eskaini asmoz. Musika-tresna ezberdinak jotzen dituzten 13-18 urte bitarteko gazteak elkartuko dira.

Egitarau zabala antolatu dute astebururako:

Osteguna 13

23:30 Villabonan eta Iruran harrera-iritsiera.

Ostirala 14

08:30 Gosaria Irurako jangelan                                     

10:30 Eskoletan emanaldiak: (Alegiko Aralar eta Ibarrako Uzturpera).

13:00 Bazkaria

VILAFRANCA

14:30 Irurako Ikastolan emanaldia (ordu 1)

15:30 Donostira bisita (Aquarium, Alde Zaharra, afaria…)                 

LOATZO

23:00 Irurako Kultur Etxera

Larunbata 15

08:30 Gosaria Irurako jangelan                 

LOATZO

10:00 Kalejirak Villabonako kaleetan

11:30 Harrera udaletxean

12:00 Kalejirak erraldoi eta buruhaundiekin

13:30 Loatzoko ikasleen etxeetan bazkaldu (Elkartrukea)                 

LOATZO

17:00 Gurea zinean ensaioak                                    

19:00 Gurea zinean emanaldia                                    

VILLABONA

21:00 Vilafranca-Loatzo afaria Villabonako Aljiben (120)

Ondoren musika saioa.

00:00 Irurako Kultur Etxera lotara

Igandea 16

08:30 Gosaria Irurako jangelan

10:30 Iruran Kalejira

12:00 Emanaldia Irurako Trinketean                          

IRURA

13:30 Bazkaria Trinketean (Paella + oilaskoa)

15:30 Agurra

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!