Iazko emanaldian parte hartu ez zuen talde edo elkarteren batek parte hartuko nahiko balu, 656 782 521 telefono zenbakira deitu beharko du bilerara joan ahal izateko.
Elkarteak igorri duen oharraren arabera kolokan dago 2015. urtean Andoaingo Gudua izeneko ekimena antolatzeko aukera, Andoaingo herriak udalerri agiria jaso zueneko laugarren mendeurrena beteko den urtean, hain zuzen ere: “Iaz, 2013. urtean antolaturiko ikuskizunean ia 4.000 euro galdu izana eta diru-biderik eta giza-baliabide nahikorik ez izatea erruz baldintzatzen ari dira 2015ean ekimena berriro antolatzea. Egun arte, antolatzaileek Andoaingo Udaleko Kultura Lansailaren dirulaguntza besterik ez dute izan, eta ukatu egin zaie bai Eusko Jaurlaritzatik, bai Foru Aldunditik, baita beste erakunde batzuetatik ere”.
Gainera, Larramendi Bazkunak iazko esperientzia eta gero oso gogoan du bere ekimena osatu egin behar duela eta ezinbesteko aldaketa batzuk egin, 1837. urteko gertakari latz haietaz oroitzeak bete behar duen jatorrizko helburua hasierakoa izan dadin, gerra eta bere hondamendia azalduz.