Aiztondoko Txirrindulari lasterketa igandean; trafiko aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 7a, 13:16

Igande goizean izango da XI. Aiztondoko Klasika, Patxi Alkorta memoriala. Villabonatik abiatu eta Adunara ailegatuko da. Ondorioz, igande goizean, trafikoarentzat errepidea itxita egongo da eskualdeko hainbat puntutan, lasterketa igarotzen den momentuan. Lasterketak eragin berezia izango du Villabonan eta Adunan.

-Villabona: Kale Berria itxita, 07:00etatik 10:30etara.

-Aduna: Aparkalekuak: Igande goizean ezingo da autorik utzi Belkoain bidean (Isatse, Goizargi eta Sonola etxeen parean). Ezta eskolaren atzealdeko errepidean edota Uztartzeko aparkalekuan ere. Amalkor kalearen hasieran ere ezingo da autorik utzi. Goizeko 09:00ak baino lehen kendu behar dira autoak gune horietatik.

Sagardotegietako aparkalekuak erabili ahal izango dira.

 

 

      
       
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
      
       
      
      
      
      
      
       
      
      
     
      
       
      
      
       
      
      
      
      
      
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!