Harituz Herriarteko bertsolari txapelketako final-aurrekoak gaur eta bihar gauean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mar. 7a, 11:11

Gaur gauean, martxoak 7, Harituz herriarteko txapelketaren final-aurrekoei ekingo zaie Zizurkilen. Zizurkil eta Alegia taldeak lehiatuko dira Zizurkilgo Zentroan 22:30etan. Bertsolariak: Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Jon Ormazabal (Zizurkil). Hodei Oiartzabal, Iker Iriarte Iribar eta Mikel Artola (Alegia).

Bihar gauean –martxoak 8-, berriz, Tolosan izango da hitzordua. Andoain eta Tolosa taldeen arteko lehia Orbela tabernan, 23:00etan. Bertsolariak: Jon eta Aritz Eskudero eta Ion Beloki (Andoain). Jatsu Ormazabal, Beñat Azaldegi eta Ane Aldalur.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!